Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis ¿Necesitas algo? Zebehar

UKABILKADA

skin @ 13:28 Tags:

Aquí os presento una canción de UKABILKADA.
burura datorkit orain 80. hamarkada
Kaleak gaztez beteta edaten ta burrukan
Zenbat barre zenbat jai ta zenbat tragedia
Heroina izan zan labanik zorrotzena

Heroinaren ziztada, oraindik sumatzen da
herri askotako zoroetxe ta kanposantuetan
Drogak aldatu egin dira, baita ere garaiak
baina argi ez bagabiz berriz jauziko gara.

Erditik segatu zituzten
gazte askoren ilusioak
Umezurtz utzi gintuzten,
GU GARA MENDEKUA
Nahiz eta denok jakin
nork zekarren izurrite hura
Hain azkar hasi zirenez
bertan jauzi egin ziren

Heroinaren ziztada, oraindik sumatzen da
herri askotako zoroetxe ta kanposantuetan
Drogak aldatu egin dira, baita ere garaiak
baina argi ez bagabiz berriz jauziko gara

162013_10691.jpg

Azken boladan street-punk delako musika mugimenduak izan duen gorakadaren beste adibide bat izan daiteke Ukabilkada talde bizkaitarra. Musika bortitza eta indartsua jorratzen du, kale giroa islatzen duten hitz zuzenen bidez. "Gu gara mendekua" izena darama taldea egunotan aurkezten ari den estreinako lanak.

Noiz sortu zen Ukabilkada taldea?
Taldea 2003ko udaberrian sortu zen Algortan, Piñaren eta Martinen arteko elkarrizketa batetik. Berehala hasi ginen taldekideak bilatzen eta, handik gutxira, taldea sortu zen. Taldekide aldaketa batzuen ondoren, beste gitarra bat sartu dugu (Mentxi), taldeari indar gehiago emateko asmoz. Hasieran lokalik gabe ibili ginenez, Sopelako garaje batean saiatzen ibiltzen ginen, lokala topatu arte. Orain, berriz lokal barik gaude, gurekin lokala konpartitzen zutenen jokaera nazkagarriarengatik. Musika talde bat baino gehiago, lagun koadrila bat garela esan daiteke.
Zuzenekoetan denetarik izan dugu. Lehenengoa, Itzubaltzeta Gaztetxean izan zen eta, lehenengoa izateko, ez zen hain txarto atera. Eskaini ditugun kontzerturik onenak Orreaga 778 taldeko lagunekin izan dira, Algortan dagoen taberna txiki batean, Itzubaltzeta Gaztetxean eta Algortako jaietan. Aipatu behar da lagun fidelak dauzkagula eta Bizkaia osoan mugitu direla gurekin batera. Abadiño eta Atxondoko kontzertuek ere zapore ona utzi ziguten
Taldean egon den arazorik larriena Martinen espetxeratzea izan zen. Momentuan sekulako kolpea izan zen taldearentzat, baina azkenean denon artean aurrera jarraitzea erabaki genuen. Lasa (Fuel Oi!) taldean zebilen baxua jotzen eta gurekin etorri zen, bere taldea utzi gabe. Azkenean, Fuel Oi! taldea desegin zen. Disko honetan jarri dugun indar eta gogoaren iturria delako, Martini besarkada handiena bidali nahi diogu.
"Gu gara mendekua", kanta baten izena izateaz gain, gure barnean sentitzen dugun ideia bat da. 80ko hamarkadan musikan, gaztetxeetan eta borrokan ibili ziren lagun guztiei eskainita dago abestia. Ilusioz eta zoritxarrez beteriko hamarkada bat izan zen: errepresioa, heroina… Askotan, egoera aldatu dela pentsatzen dugu, baina lehen nabarmenak ziren hainbat gauza (errepresioa, droga…) gaur egun ezkutatu egin nahi dira, jendea hori ikusi gabe hobeto bizi dadin. Gaur egun, errepresioa profesionalizatu egin da, komunikabideen erruz esaten ahal dugu errepresioa ez dela existitzen, baina hori gezurra da. Egon badago eta, beharbada, lehenagokoa baina krudelagoa eta bortitzagoa. Ez gaitzatela engainatu: etsaia gero eta gogorragoa da.
Letrak kalekoak dira, gure bizitza bertan dagoelako. Abesti batean esaten dugun bezala, "kaleak gureak dira ta ez doguz inoiz itziko, bertan gu sentitzen gara etxean baina hobeto". Azken finean, kaletarrak gara eta gure kaleko esperientziak islatzen ditugu abestietan (langabezia, mozkorrak, neskak, borrokak, lagunak, herria…).
Lehenengo abestiak euskaraz zein gaztelaniaz idazten genituen, baina hemendik aurrera taldearen asmoa abesti guztiak euskaraz idaztea da. Gure ustez, euskaraz abestutako kantek errealitatea hobeto islatzen dute, sentitzen dugun hizkuntza izanik, naturalagoa delako

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>